XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZALDIAK

Cortefiel Saria nabarmendu behar da arratsaldean Donostiako Hipodromoan izango diren lasterketetan

DONOSTIAKO lasterketetako bigarren jardunaldia izango da gaur arratsaldekoa.

Arratsaldeko 17:30etan korrituko da lehenengo lasterketa Donostiako Sustapen Elkarteko saria izango da.

Lasterketa aipagarriena laugarrena izango da, Cortefiel Saria.

Behorrentzako lasterketa bat izango da eta irabazleak 700.000 pezeta (28.000 mila libera) jasoko ditu.

Lasterketan 18 behorrek parte hartuko dute.